Azokako argazkiak eta bideoa

2012-04-20 Artisautza azokak| Euskara 0 iruzkin

XXV. Artisautza Azoka

Sakatu hemen: “Viana Hiria” XXV. Artisautza Azoka.bideo ikusteko Vimeo-en.

2012ko “Erentzun artegiak” esker ona

2012-04-03 Artisautza azokak| Ekitaldia| Ekitaldiak 0 iruzkin

2012/04/01
11:00-11:30

Artisautza-azokak euskal kultura eta usadioa kaleratu ditu, gure hizkuntzaren normalizazioa bultzatzeko.
Aurten, esker ona eman nahi izan diegu azokaren protagonistei: artisauei. 25 urte igaro ondoren, eskulangile-mota asko ikusi ditugu: aspaldi-aspaldi egiten zuten bezala dihardute batzuek, bilakaerarik gabe edo gutxi bilakaturik; beste batzuk desagertutako lanbide tradizionalak dira; badaude bilakatu eta garai berrietara egokitzen asmatu dutenak ere; eta, azkenik, berriak agertu dira, artisau-ekoizpenaren printzipioei eutsi eta gaurko gizartearen eskaerara egokitzen direnak.
Horien guztien artean, eta horien ordezkari, bertoko artisau bat hautatu dugu, urte askotan zehar Azokan aritu dena; gaur egun, adinagatik, azokan bere ofizioa erakutsi ezin badigu ere, urtero Artisautza-azokaz gozatzen jarraitzen duena.
“Erentzun artegiak” sariaren emate honetaz, esker onak eman nahi dizkiegu 25 urteotan bisitatu gaituzten eskarmetu handiko artisau guztiei. Nicolás Duque Larrión “Trantran”engan pertsonalizatu dugu, gurekin daudenetako artisaurik zaharrena izateagatik.
Esker anitz, bai zuri eta bai artisau guztiei, zuen artisau-postuez gozatzeko aukera emateagatik eta lanbide horiek guztiak erakusteagatik, gure bilobek argazkietan baino ikusiko ez dituztenak.

Viana, 2012ko apirilaren 1

Vianako Artisautza Azokako 25 urte Erakusketa

2012-03-28 Artisautza azokak| Ekitaldia 0 iruzkin

2012/03/29 20:00-2012/04/01 15:00

XXV Artisauen Azoka

Viana Hiria XXV. Artisautza Azoka

2012-03-08 Artisautza azokak| Ekitaldia 0 iruzkin

2012/03/29 18:00-2012/04/01 17:00

Apirilaren 1a Vianan, XXV. Artisautza azoka izango dugu. 50 artisau baino gehiago izango dira, tradiziozko lanbideak ikusi ahal izango ditugu eta “Azoka, 25 urte Vianan” inguruko erakusketa egongo da. Larunbata arratsaldez, “Irrien Lagunak” emango du bere ikuskizuna gure herrian. Igandea haurrak tailerrekin eta musika emanaldiekin primeran pasako dute. Anima zaitezte eta etorri Vianako XXV. Artisautza Azokara.
XXV Feria de Artesanía

Sakatu hemen: Azokakoa triptikoa A 2012 triptikoa aurkitzeko.
Sakatu hemen: Azokakoa triptikoa B 2012 triptikoa aurkitzeko.

Eguberria 2011

2011-12-26 Euskara 0 iruzkin

Abenduaren 24an arratsaldean, 25 pertsona Vianako alde zaharretik atera ziren gabon-kantak abestera, trikitixak laguntzarekin.
Hemen duzue ekitaldiaren bideoa.

Zorionak eta urte berri on!

GABON-GAUA KALEJIRA 2011

2011-12-20 Ekitaldia| Ekitaldiak| Euskara 0 iruzkin

2011/12/24
18:00-20:00

Erentzun Ikastolak urtero, klaseak amaitzen diren egunean, Olentzeroa ospatzen du. Aurten abenduaren 22an izango da.

Noche buena 2010

Erentzun Fundazioak proposatzen dizue abenduaren 24an ere kalera ateratzea. Joan den urtea bezala, kalejira bat antolatuko dugu, euskeraz gabon kantak abestuko ditugu Vianako trikitilarien laguntzarekin. Irtera arratsaldeko 6 etan izango da, Orozko enparantzatik. (Bolera taberna ondoan).

Jai Zoriontsuak eta Urte berri on!

Sakatu hemen: Gabon-gaua kalejira triptikoa 2011 triptikoa aurkitzeko.

Hitzaldiaren kronika.

2011-10-17 Ekitaldiak 0 iruzkin

Charla sobre la conquista de Navarra 1512-2012

Hitzaldia: KONKISTAK 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena.

2011-10-06 Ekitaldia| Ekitaldiak| Euskara 0 iruzkin

2011/10/14
19:30-20:30

HITZLARIA: Patxi Abasolo Lopez, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimeneko kidea
NON: Bianako Navarro Villoslada Aretoan

NOIZ: Urriaren 14an, ostirala; Arratsaldeko 7:30etan

ERENTZUN FUNDAZIOAren agurra (2011ko jaiak)

2011-07-20 Ekitaldia| Orokorra 0 iruzkin

2011/07/21 13:00-2011/07/25 23:59

JAI ZORIONTSUAK opa dizkiogu vianatar guztiei!

GORA MAGDALENAKO JAIAK!

Txosna Zuzenean, 2011ko jaiak

2011-07-20 Ekitaldia| Ekitaldiak 0 iruzkin

2011/07/21 13:00-2011/07/25 23:59

Serapio Urra kalean, 23:30an “Las Pilas” ondoan.

Osteguna 21: Shadows

Ostirala 22: Smoking Hil

Larunbata 23: Bolbora

Antolatzailea: Erentzun Fundazioa
laguntzailea: Erentzun Ikastola

Gora