Kupoia bete zuten erosleen artean, artisauek emandako 4 produktu-sorta zozkatu ziren. Azokan salgai egon ziren hainbat produktuk osatzen zuten sorta horiek. Salerosketak suspertzeko asmoz, erosketa bakoitzarekin batera, saltzaileek kupoi batean eroslearen izen-abizenak eta telefonoa apuntatzen zuten. Azokaren amaieran, jasotako kupoien artean zozketa egin zen.
Sariak bertoko bi erosleei suertatu zitzaien baita inguruko herrietako bi bisitariei ere. Argazkietan azokako koordinatzailea agertzen da sariak banatzen (argazki bat falta da).
Lerro hauetatik, zorionak helarazi nahi diegu saritutakoei eta, bereziki, gure esker onak kolaboratzaileei eta artisauei haien produktuengatik.


Haien artean bat goraipatu nahi dugu bereziki , Floren Andueza, Nafarroako Iberokoa, opari berezi bat egin zigulako: itxurazko zezentxoa, entzierro txikiak egiteko. Vianako haurrek horrekin gozatuko dute garai batean nagusiok eginten genuen moduan, benetako entzierro txiki historiko haietan.
Eskerrik asko denoi.


Los premios correspondieron a dos compradoras locales, y otras dos visitantes de localidades limítrofes. En estas fotos aparece la coordinadora de la feria entregando los lotes a las premiadas (nos faltó una foto)
Desde estas líneas nuestra enhorabuena para las sorprendidas agraciadas en el sorteo, y nuestro agradecimiento a todos los colaboradores y artesanos por sus productos.

A destacar a uno de ellos, Floren Andueza, de la localidad Navarra de Ibero, que nos hizo un regalo muy especial: un torico simulado para hacer encierros txikis. Los niños de Viana disfrutarán con él como antaño lo hacíamos los que hoy somos mayores en aquellos ya históricos encierros txikis de verdad.
Eskerrik asko denoi.