Vianan, 2008. urtean, euskal kulturaren eta euskararen aldeko edozein ekintza finantziatzeko, suspertzeko, antolatzeko eta egiteko amoz sortu zen Erentzun fundazioa. Era berean, euskararen ezagutza, praktika, irakaskuntza, garapena eta hedapena bultzatuko du fundazioak.
Fundazioaren helburu eta xedeekin batera egiten duen edonor izango da erakundearen onuraduna, pertsona fisikoa edo juridikoa izanik. Jarduera Nafarroaren esparruan egingo da lehentasunez baina ez soilik bertan.
Edozein uste politiko, erligioso edo ideologiko, edozein administrazio eta lege egoera, edozein jatorrizko herri edo bizileku kontuan hartu ez izanik, Fundazioa euskaltzale sentitzen diren lagun guztien topagunea izango da.
Akordiotik edo desadostasunetik, Erentzun fundazioa borontateak eta esfortzuak integratzen saiatuko da, Nafarroako euskal hizkuntza eta kulturaren alde lan egiteko asmoz.